Sorreratik beretik, Sahats euskaltegiak berebiziko garrantzia eman izan dio euskarazko kultur jarduerari, ikasleen euskalduntze prozesua bizkortzeko tresna eta euskara ikasten segitzeko akuilu izateaz gain, euskaldunok orotariko kultur adierazpenak gure hizkuntzan gozatzeko bide den aldetik. Euskaldunon tradizio eta ohiturei lotutako jarduerak ez ezik, ehunka kultur ekitaldi ere antolatu ditu Barañaingo euskaltegiak: hitzaldiak, musika emanaldiak, film proiekzioak, liburu aurkezpenak, mahai inguruak, ibilaldiak… Euskara erabiliz irakasten baitugu IKAn, gure hizkuntza bizitzaren alor guztietan erabili ahal izateko.