Euskaltegia 1975-1976 ikasturtean sortu zenetik bertako irakasleok tarteka euskaratze lanak egiten bagenituen ere, 2004an ekin zion Sahats euskaltegiak alor hori berariaz lantzeari; batetik, Bai Euskarari proiektuan parte hartzen duten herriko era guztietako entitateei dohainikako euskaratze zerbitzua ematen hasi baitzen Barañaingo IKA, eta, bestetik, itzulpengintza Nafarroako herri ekimeneko euskaltegien egoera ekonomiko larriari aurre egin ahal izateko diru-iturri gisa erabiltzea erabaki baitzuen Sahats euskaltegiak. Egun, zerbitzu horrek lanean dihardu.