2004ko otsailean jarri zuen abian autoikaskuntza proiektua Sahats euskaltegiak, eta, egun, zerbitzu hori eskaintzen segitzen dugu. Autoikaskuntza ikastaro guztiak tutore batek gidatuta egiten ditu ikasleak. Ikastaro hauetan, ikaslea bakarka aritzen da, eta astean behin tutorearekin elkartzen da aurrez aurre edo bide telematikoa erabilita.

Mintza-praktika saioak ere egiten ditu ikasleak, bakarka edo taldeka, eta aurrez aurreko taldeetan sartzeko aukera ere badu. Autoikaskuntza ikastaroak, gainerakoak bezala, urrian hasi eta ekain amaiera artekoak izaten dira.