Gure lan-jardun nagusia helduak euskalduntzea da. Badira 50 urte inguru horretan ari garela. Euskalduntzeko maila guztietako ikastaroak eskaintzen ditugu. Astean 8 orduko ikastaroak, astelehenetik osteguna arte, egunean bi orduko saioak. Goizean, arratsaldean eta gauean. Osatutako taldeetan txandaka aritzeko aukera dago. Ikaslearen euskara maila, ordutegiak, motibazioa, taldekideei egokitzea eta beste hainbat faktore kontuan izaten ditugu taldeak egitean, eta ikasle bakoitza zer taldetan sartu erabakitzeko garaian. Ahal den talderik homogeneoenak osatzen saiatzen gara. Ikastaroak 260 ordu ingurukoak izaten dira. Metodologia komunikatiboa dugu oinarri. Zer da hori? Helburua euskaraz komunikatzea izaten da beti, modurik atseginean eta dinamikoenean, eta hasiera-hasieratik hitz eginez ikastea, ikaslea euskaltegian berean eta euskaltegitik kanpo euskaraz mintza dadin.