MINTZA BARNETEGIA LESAKAN

Ikastaroak

Bi asteko barnetegia eginen dugu irailaren hasieran Lesakan. Barnetegiaren helburu nagusia mintzamena lantzea da, eta bereziki jorratuko da ahozko komunikazioa. Eskola orduetan hizkuntzaren erabileran trebatuko dira ikasleak; jariotasuna, adierazkortasuna, eta bat-batekotasuna landuko dituzte batez ere, egokitasuna eta zuzentasuna bazterrean utzi gabe, noski, baina lanketak eguneroko komunikazio beharretara bideraturik eta ez azterketak prestatzera.  Eskola ordu horiek bestelako jarduerekin uztartuko dituzte (tailerrak, irteerak…) eta eguneroko bizitza euskara hutsean eginen dute. Hobetu zure ahozko euskara maila mintza barnetegian!

Tokia

  • Lesakako Matxinbeltzenea

Datak

  • Abuztuaren 31tik irailaren 13ra

Mailak

  • B1 | B2.1 | B2.2

Prezioa

  • 600,00 € (2026 – 2025 ikasturtean IKAn ikasi duten ikasleendako 550,00€)

Matrikula

  • Beheko botoian klik eginda egin dezakezu matrikula. Nahiago baduzu, aurrez aurre ere egin dezakezu IKAko edozein euskaltegitan edo telefonoz 948 18 83 25 zenbakira deituta.

Gutxieneko adina: ikasleek 16 urte beteak izan behar dituzte barnetegian izena eman ahal izateko.

Prezioan sarturik: lo egitea, klaseak eta mantenua. Joan-etorria norberaren kontura.

Eguneroko antolaketa: nahitaezkoa da goizeko eta arratsaldeko saioetara joatea.

Ordutegia:

  • 08:00: gosaria
  • 08:30 – 14:00: bost orduko eskola (ordu erdiko atsedenaldia)
  • 14:15: bazkaria
  • 16:30 – 18:30: solasaldiak, irteerak, tailerrak
  • 21:00: afaria
  • 24:00: isiltasuna logeletan

Larunbatean ere eskolak emanen dira eta bigarren asteko larunbatean bukatuko dira.

Tokian tokiko jarduerak egin daitezke (igerilekua, abentura parkea…). Ez dira prezioan sartzen, horrelakoren bat eginez gero nork berea ordaindu beharko du.

Ekarri beharrekoak:

  • Norberaren garbitasunerako beharrezkoa.
  • Norberaren agiriak
  • Arropa eta oinetako erosoak, bainujantzia, mendiko oinetakoak (arropa garbitzeko zerbitzua dago).

Logelak: Literetan eginen duzu lo, 4, 6 edo 8 laguneko logeletan.

Otorduen zerbitzatzea eta logelen garbiketa ikasle-irakasleen artean eginen dira.

Informazio gehiago:

  • Lesaka: 948 63 77 96
  • Barañain: 948 18 83 25
  • Iruñea: 948 22 22 46