Bi asteko barnetegia eginen dugu irailaren hasieran Lesakan. Barnetegiaren
helburu nagusia mintzamena lantzea da, eta bereziki jorratuko da ahozko komunikazioa. Eskola orduetan hizkuntzaren erabileran trebatuko dira ikasleak;
jariotasuna,
adierazkortasuna, eta
bat-batekotasuna landuko dituzte batez ere, egokitasuna eta zuzentasuna bazterrean utzi gabe, noski, baina
lanketak eguneroko komunikazio beharretara bideraturik eta ez azterketak prestatzera. Eskola ordu horiek bestelako jarduerekin uztartuko dituzte (tailerrak, irteerak…) eta eguneroko bizitza euskara hutsean eginen dute. Hobetu zure ahozko euskara maila mintza barnetegian!
Tokia
Datak
- Abuztuaren 31tik irailaren 13ra
Mailak
Prezioa
- 600,00 € (2026 – 2025 ikasturtean IKAn ikasi duten ikasleendako 550,00€)
Matrikula
- Beheko botoian klik eginda egin dezakezu matrikula. Nahiago baduzu, aurrez aurre ere egin dezakezu IKAko edozein euskaltegitan edo telefonoz 948 18 83 25 zenbakira deituta.