Ongi bizi eta euskaraz ikas eta ari
2007an sortu genuen Sahats fundazioa. Ordura arteko Sahats kultur elkartearen lekukoa hartu zuen fundazioak. Legezko egitura berriak, besteak beste, euskaltegiari diruz laguntzen zioten herritarrek zerga-hobariak eskuratu ahal izatea ekarri zuen, euskaltegiaren kudeaketa are gardenagoa eta zorrotzagoa izatea eta beste jarduera batzuetatik lor zitezkeen baliabide ekonomikoak euskalduntze lanetara bideratu ahal izatea.