1976-1977 ikasturtean hasi zen Barañaingo Sahats euskaltegia bertako herritarrak euskalduntzen eta alfabetatzen. Beraz, datorren ikasturtean, 2026-2027 kurtsoan, alegia, gure euskaltegiak mende erdia beteko du, 50 urte, alegia, eta egitarau zabala ari gara prestatzen gure ikasle, ikasle ohi, irakasle ohi, laguntzaile eta gainerako herritar guztiekin urteurren hori merezi bezala ospatzeko. Eta horren guztiaren berri izan dezazun, honako informazio-kanal hau sortu dugu:    https://whatsapp.com/channel/0029VbBSMe78vd1WC7m3pV2O
Harpidetu zaitez, eta zatoz Sahats euskaltegiaren 50. urteurrena gurekin batera gozatzera!